Zerbitzuak

Soluzio teknikoak – Mekanizazioa
Irtenbide teknikoak ematen ditugu industria-instalazioen mantentze-lanetan eta tresna berezien fabrikazioan. Mekanizazio teknika eta estrategia modernoenak erabiltzen ditugu hurrengo soluzioak emateko:
- Zenbakizko kontrola 3, 4 eta 5 ardatzetan: gehieneko neurriak Ø1500 x 1000 mm Ø1100 x 2000 mm bira-piezetan, 4000 x 1200 x 1000 mm pieza kubikoetan.
- Doitasun-mekanizazioa, CAD-CAM planotik edo sistematik abiatuta.
- Azpimultzo osoak: multzo osoak eta makinen azpimultzoak muntatzen ditugu, horretarako beharrezkoak diren merkataritza-elementuak jarrita.
- Prototipoen mekanizazioa.

ZERBITZU INTEGRALA
Fabrikazio-zerbitzu integrala eskaintzen dugu: mekanizazioa, tratamenduak, estaldurak, muntaketa, soldadura, etab. Prozesu osoaren trazabilitatea ziurtatuz. Gure kudeaketa-sistemak prozesuan esku hartzen duten faktore guztiak ezagutzeko eta pieza bukatuen zerbitzua eskaintzeko aukera ematen du.
Gure fabrikazioa pieza unitarioetara eta serie labur eta ertainenetara bideratuta dago; esperientzia handia dugu pieza konplexuetan, prozesu bakoitzari dagokion irtenbideak aztertzen dituen teknikari eta ingeniaritzari esker.

Materialak
Mekanizazioa onartzen duen material oro mekanizatzen dugu.
Esperientzia handia dugu askotariko materialekin, hala nola:
- Karbono-altzairua
- Altzairu herdoilgaitza: AISI 304, 316, CF3M, CF8M…
- Aleazio bereziak: DUPLEX, superduplex…
- Aluminioa
- Material plastikoak eta polimeroak
- Beste batzuk: titanioa, brontzea, kobrezko aleazio…

Kalitate kontrola
Kalitatea gure prozesu eta zerbitzu guztiei aplikatzen diegun lan-metodoa da. Pieza bakoitzaren puntu kritikoen azterketa egiten da, haren ezaugarri dimentsionalak eta fisikoak ziurtatuz, betiere bezeroaren prozeduretara eta eskakizunetara egokituta.
Gure neurketa eta egiaztapen ekipoak kanpoko laborategian kalibratuta daude, ENAC-ek ziurtatuta.
Koordenatu bidez neurtzeko tridimentsional makina bat daukagu, 700 x 800 x 600 mm neurrikoa.