Zerbitzuak

Soluzio teknikoak – Mekanizazioa

Irtenbide teknikoak ematen ditugu industria-instalazioen mantentze-lanetan eta tresna berezien fabrikazioan. Mekanizazio teknika eta estrategia modernoenak erabiltzen ditugu hurrengo soluzioak emateko:

  • Zenbakizko kontrola 3, 4 eta 5 ardatzetan: gehieneko neurriak Ø1500 x 1000 mm Ø1100 x 2000 mm bira-piezetan, 4000 x 1200 x 1000 mm pieza kubikoetan.
  • Doitasun-mekanizazioa, CAD-CAM planotik edo sistematik abiatuta.
  • Azpimultzo osoak: multzo osoak eta makinen azpimultzoak muntatzen ditugu, horretarako beharrezkoak diren merkataritza-elementuak jarrita.
  • Prototipoen mekanizazioa.

ZERBITZU INTEGRALA

Fabrikazio-zerbitzu integrala eskaintzen dugu: mekanizazioa, tratamenduak, estaldurak, muntaketa, soldadura, etab. Prozesu osoaren trazabilitatea ziurtatuz. Gure kudeaketa-sistemak prozesuan esku hartzen duten faktore guztiak ezagutzeko eta pieza bukatuen zerbitzua eskaintzeko aukera ematen du.

Gure fabrikazioa pieza unitarioetara eta serie labur eta ertainenetara bideratuta dago; esperientzia handia dugu pieza konplexuetan, prozesu bakoitzari dagokion irtenbideak aztertzen dituen teknikari eta ingeniaritzari esker.

Materialak

Mekanizazioa onartzen duen material oro mekanizatzen dugu.

Esperientzia handia dugu askotariko materialekin, hala nola:

  • Karbono-altzairua
  • Altzairu herdoilgaitza: AISI 304, 316, CF3M, CF8M…
  • Aleazio bereziak: DUPLEX, superduplex…
  • Aluminioa
  • Material plastikoak eta polimeroak
  • Beste batzuk: titanioa, brontzea, kobrezko aleazio…

Kalitate kontrola

Kalitatea gure prozesu eta zerbitzu guztiei aplikatzen diegun lan-metodoa da. Pieza bakoitzaren puntu kritikoen azterketa egiten da, haren ezaugarri dimentsionalak eta fisikoak ziurtatuz, betiere bezeroaren prozeduretara eta eskakizunetara egokituta.

  • Gure neurketa eta egiaztapen ekipoak kanpoko laborategian kalibratuta daude, ENAC-ek ziurtatuta.
  • Koordenatu bidez neurtzeko tridimentsional makina bat daukagu, 700 x 800 x 600 mm neurrikoa.
  • Langile gaituak ditugu saiakuntza ez-suntsitzaileak egiteko, zehazki partikula magnetikoenak.