MAKINERIA BERRIA GEHITU DUGU GURE EKOIZPEN-PLANTAN

Mai 13, 2022

AMETS-en etengabeko hobekuntza-politikan oinarritzen gara, teknologikoki aurreratuenak diren makinak produkzio-prozesuan sartuz. Horrek esan nahi du gure instalazioak beti daudela teknologiaren abangoardian sektorean eta horren erakusle dira instalatu berri ditugun makinak, gure bezeroei erantzun hobea eskaintzeko denboran eta forman.

Lehenengo makina Ibarmia firmaren mekanizazio-zentro bat da, ZVH45 modeloa, «Heidenhain TNC-i530» kontrolarekin zeinek 5 ardatzetan aldi berean mekanizatzeko gaitasuna du, eta multikara funtzioa geometria konplexuetarako, zalantzarik gabe abiadura eta errendimendua hobetuko dituena.

Bigarren makinarekin ekoizpen-parkea handitu dugu, zenbakizko kontroleko tornu bertikal gehigarri bat gehituz. Danobat taldearen Tornu bertikal bat da, TV-800 modeloa, pieza handi eta astunen mekanizazioari dagokionez gure lan-erritmoa bikoiztea eragingo duena.

Teknologia aurrera doa eta Amets berarekin batera!

Esteka honetan ikus dezakezue instalazio-prozesua nolakoa izan den: https://www.linkedin.com/company/amets-s.l. /