Amets-ek piezak mekanizatu ditu Europa osoko ikerketa-zentrorik garrantzitsuenerako

Abe 8, 2018

Europako Espalazio bidezko Neutroien Iturria, ESS siglekin ere ezaguna, Europa osoko ikerketa-zentrorik garrantzitsuena eraikitzen ari da. Neutroiak ekoiztea eta horiekin atomoak barrutik aztertzeko materiala bonbardatzea da plana.

Azeleragailurako garatutako teknologia ESS Bilbaoren Zamudioko Teknologia Parkeko instalazioetan diseinatu da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek mekanizatu dute; besteak beste, AMETS enpresak.

AMETS-ek mekanizatutako piezetako bat, zehazki, azeleragailuaren zati oso garrantzitsuan dago, oraindik manipulatu daitezkeen azken fasean, protoi-sorta iristen denean oraindik ez baita energia handiegia, eta horrek diagnostiko asko egitea eta haren portaera hobeto ulertzea ahalbidetzen du.

Inoiz eraiki den azeleragailu linealik handiena izango da. Bideoa ikustera eta proiektu handi honi buruz gehiago ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Iturria: https://teknopolis.elhuyar.eus/programas/2018-12-08/