Atsegin handiz jakinarazten dizugu AMETS-ek 2023ko Bravo saria jaso duela, Dato Económico aldizkariaren eskutik. Etengabe aldatzen ari den ingurunean, kudeaketa eraginkorra eta egokitzeko gaitasuna aitortzen dituena hain zuzen ere.
Egokitzeko gaitasuna faktore kritikoa bihurtu da arrakasta lortzeko. Alde horretatik, AMETS-ek trebetasun handia erakutsi du erronkei aurre egiteko eta merkatuaren eskaerari azkar erantzuteko.
Gure arrakastaren funtsezko oinarrietako bat kudeaketa sendo eta eraginkorra izan da, abangoardiako teknologian inbertitzera, gure taldea trebatzera eta gure aliantza estrategikoak indartzera bideratua, funtsezko faktoreen bitartez, hala nola; berrikuntza teknologikoa, bezeroekiko harremanak sendotzea eta gure prozesuen bikaintasuna.
Sari honek ardura eta grina handiz lan egiten jarraitzera bultzatzen gaitu, arrakastak lortzen eta etorkizunak ekarriko digun edozein erronkari aurre egiten jarraitzeko.