AMETS-EN PRODUKZIO-PROZESU IRAUNKORRAGOA, INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOARI ESKER

Abe 23, 2022

Gure produkzio-prozesuaren iraunkortasunerantz urrats erraldoi bat emateko helburuarekin, AMETS-en 250 modulu fotovoltaiko instalatu ditugu. Horrela, urtean 115.763 kWh sortzea lortzen dugu, eta horrekin batera, urtean 45,84 tona CO2 gutxiago isurtzea ere ekarriko du.

Energia elektrikoa ezinbesteko faktorea da mekanizazioaren munduan eta proiektu honi esker, gure ekoizpenaren %58 baino gehiago energia berriztagarritik lortuko da. Zalantzarik gabe, urrats hau garrantzitsua izan da trantsizio energetikorantz eta gure ingurumen-konpromisorantz.

Europar Batasunak finantzatutako proiektua – NewGenerationEU