AMETS-ek LEHENENGO ALDIZ PARTE HARTU DU BIEMH-an

Uzt 4, 2022

Herrialdeko industria-azokarik garrantzitsuena eta Europa mailako hirugarren garrantzitsuena itzuli egin da, azken ediziotik lau urte igaro ondoren. Makina-erremintaren Nazioarteko Biurtekoak (BIEMH) 28 herrialdetako 1.446 enpresa erakusketari bildu ditu aurten, tartean AMETS.

Edizio berezi hau berrelkartzez, emozioz eta aukeraz beteta egon da. Aste xelebre bat amaitu dugu, baina oso pozik gaude bizitako esperientziekin eta gure lehen biurtekoan jasotako feedbackarekin.

Eskerrik asko AFM Clusterrari, bere lankidetzagatik, ikusgarritasuna emateagatik eta AMETS bezalako enpresak horrelako topaketetan egotea ahalbidetzeagatik. Hunkitu egin gaitu sektoreko ETEei laguntzeko eta balioa emateko duten inplikazioa eta gogo amaigabea ikusteak.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu egiten dugunaz interesatuta hurbildu diren pertsona guztiei, hornitzaileei, bezeroei eta AMETS talde osoari. Jarraitu dezagun elkarrekin hazten!