Nortzuk gara
Gure historia
AMETS-ek zerotik abiatuta ekin zion bere bideari 1979an. Gure ahaleginaren eta ondo egindako lanaren ondorioz, instalazioak handitzea lortu genuen, egungo instalazioetan kokatu arte, 1.700 ㎡-ko azalera dutenak.
Gure bezeroen eskakizunak, gero eta garrantzitsuagoak, eta gure hobetzeko gogoa, kalitatearen aldeko apustua egiteko erabakia hartzera eraman gintuzten 1999an, ISO 9001 arauan ziurtatuz. Orain, balio berak mantentzen jarraitzen dugu; bezeroari bideratuak eta kalitatearekin konprometituta.
Mekanizazio-tailer txiki gisa hasi ginenetik, etengabe hazi gara, egungo merkatu-mailara iritsi arte. Mekanizazioan erreferente bat gara gure eskualdeko enpresentzat, baina gure merkatuak ez du mugarik, nazio-mailako eta nazioarteko lanak ere egiten baitugu.
Asetze-bermea
Tailer berritzailea
Kalitate eredua
Gure taldea
AMETS-en bi oinarri ditugu, gure bezeroei zerbitzurik onena eskaintzen laguntzen digutenak:
- Gerentziaren eta talde historiko baten esperientzia; prozesu guztien, merkatuaren eta gure bezeroen berezitasunen ezagutza ematen diguna.
- Berrikuntza eta talde gazte baten gogoa, nork bere eguneroko lanarekin behar dugun ahalegina bultzatzen duenak.
Hori guztia talde lehiakor baten eskutik, AMETS-en balioekin lerrokatuta eta gure bezeroen eskakizunekin konprometituta daudenak.
Gure beseroek gomendatzen digute honengatik:
Kalitatea
Moldakortasuna
Erantzuteko malgutasuna eta azkartasuna
Esperientzia eta ezagutzak
Baliabide teknikoak
Fidagarritasuna
Sektoreak
AMETS-en espezializatuta gaude hainbat sektoretarako doitasunezko tresnak fabrikatzen eta muntatzen, hala nola siderometala, beirazko eta aluminiozko ontzien industria, automozioa, aluminioaren estrusioa, etab.
Jarraian, zein sektore nagusirekin lan egiten dugun ikus daiteke: