INGURUMEN-TRANSZIORAKO BESTE URRATS BAT, OHIKO MEKANIZAZIORAKO SOLUZIO BERRITZAILEAK AZTERTZEN DITUEN I+G PROIEKTU BERRI BATEKIN

Abe 19, 2022

AMETS-en BERMEK izeneko I+G proiektu berri bati ekin diogu. Proiektu horren helburu nagusia ingurumen-trantsizioari aurre egitea da “tailer jasangarriaren” kontzeptu berri baten bidez non prozesuen ingurumen-inpaktua kontuan hartzen diren,

BERMEK proiektuaren bidez mekanizazio-prozesuaren karbono-aztarna murriztu nahi da, GREEN MANUFACTURIN kontzeptuak aplikatuz, batez ere ebaketa-olioak eta hozgarri arriskutsuak erabat ezabatuz. CO2 eta MQL bidezko hozte-soluzio bat ezartzeak mekanizazio prozesu tradizionalak jasangarriago, osasungarriago eta lehiakorrago bihurtzea ahalbidetuko du.

Orain arte egindako aurrerapenekin, gainera, ebaketa-erreminten bizi-zikloa maximizatu egiten da MQL-ren erabilerari esker, CO2ak egoera likidoan ematen duen hoztearekin batera, errendimendu hobeagoa ematen baitute.