Bilbao Exhibition Centre-k 1.422 enpresa erakusketari izan ditu Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Aurreratuaren nazioarteko erreferentziazko topaketan, eta AMETS-ek ez du galdu izan nahi.
BIEMH-eko enpresa erakusketari gisa, bezeroekin eta hornitzaileekin egoteko aukera izan dugu, baita gure etorkizuneko ikuspegia partekatzeko ezagutu ditugun sektoreko profesionalekin. Nahiz eta aste neketsua izan, oso pozik gaude inoiz baino berritzaileagoa, teknologikoagoa eta dinamikoagoa den edizio honetan bizitako esperientziarekin eta jasotako feedback-arekin.
Eskerrik asko AFM Clusterri, bere lankidetzagatik, ikusgarritasuna emateagatik eta AMETS bezalako enpresak horrelako topaketetan egotea ahalbidetzeagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu egiten dugunaz interesatuta hurbildu diren pertsona guztiei, hornitzaileei, bezeroei eta AMETS talde osoari.
Jarrai dezagun elkarrekin hazten!