GURE EKOIZPEN-GAITASUNA INDARTZEN JARRAITZEN DUGU MAKINA BERRI BATEN INSTALAZIOAREKIN

Ira 16, 2026

AMETSen etengabeko hobekuntzarekiko konpromiso sendoa dugu, eta horrek azken berrikuntza teknologikoak dituzten ekipamendu eta makineria etengabe txertatzera bultzatzen gaitu. Horri esker, gure instalazioak sektoreko aurrerapen teknologikoen abangoardian mantentzen ditugu.

Oraingo honetan, Soraluce markako gure bigarren mekanizazio-zentroa gehitu dugu. TA25 ereduko fresatzeko makina finko bat da., eta horri esker gure bezeroei erantzun azkarragoa eta eraginkorragoa eskaintzen jarraitzea espero dugu.

Ordezkatzen duen makinarekin alderatuta, ekarpen berri honek ekoizpen-gaitasunean gorakada nabarmena dakar: 2.000 x 900 x 1.000 mm-ko lan-neurrietatik 2.500 x 1.500 x 1.200 mm-ko gaitasun berrira igarotzen gara. Horri esker, pieza handiagoen mekanizazioa eta eskakizun handiagoko lanak egin ahal izango ditugu.

Inbertsio honekin, etengabeko hobekuntzaren, berrikuntza teknologikoaren eta gure bezero diren enpresei zerbitzu hobea eskaintzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu.

Hobetzen jarraitzen dugu!

SPRIk diruz lagundutako inbertsioa.