AMETS-en etengabeko hobekuntza-politikan oinarritzen gara, teknologikoki aurreratuenak diren makinak produkzio-prozesuan sartuz. Horrek esan nahi du gure instalazioak beti daudela teknologiaren abangoardian sektorean eta horren erakusle dira instalatu berri ditugun makinak, gure bezeroei erantzun hobea eskaintzeko denboran eta forman.
Doitasunezko osagaien fabrikazioaren atalerako, Soraluce firmaren mekanizazio-zentro bat instalatu berri dugu. FA-40 modeloa. 4.000 mm-ko luzetarako ibilguarekin eta buru ortogonal automatikoarekin.
Horrela, gure ekoizpen-ahalmena handitzen dugu ardatz bertikalen eta zeharkakoen irismenagatik, tamaina handiko eta mekanizatutako pieza astunagoetan aplikatuta. Horrek, zalantzarik gabe, ekoizpen arinagoa ekarriko du.
Teknologia aurrera doa eta Amets berarekin batera!