AMETS-en BERMEK izeneko I+G proiektuan murgilduta dago. Proiektu horren helburu nagusia ingurumen-trantsizioari aurre egitea da “tailer jasangarriaren” kontzeptu berri baten bidez non prozesuen ingurumen-inpaktua kontuan hartzen diren,
BERMEK proiektuaren bidez mekanizazio-prozesuaren karbono-aztarna murriztu nahi da, GREEN MANUFACTURING kontzeptuak aplikatuz, batez ere ebaketa-olioak eta hozgarri arriskutsuak erabat ezabatuz. CO2 eta MQL bidezko hozte-soluzio bat ezartzeak mekanizazio prozesu tradizionalak jasangarriago, osasungarriago eta lehiakorrago bihurtzea ahalbidetuko du.
Balidazio-proben ondoren, lortutako emaitzak adierazgarriak izan dira. Plastikoen mekanizazioan BeCold sistema erabiliz, sortutako txirbilak nabarmen laburragoak dira, baita bizarrak prozesu jakin batzuetan ezabatu ditugu. Bestalde, super duplexaren mekanizazioan, erremintaren higadura askoz ere txikiagoa da, ebaketa-erreminten bizi-zikloa maximizatuz.
Etorkizuna gure prozesuetan berritzea dakar, ekoeraginkortasunerako beste urrats bat.
Proyecto cofinanciado por el GV y la Unión Europea a través del FEDER